2013-12-23

Goroldioaz / Acerca del musgo



baztangohaizegoarenargazkiak.nirudia.com
Bada, gurean eta abenduan hain maitatua den goroldioaz,
nafar kondaira zaharra.
Dirudienez, aspaldi, duela denbora luze-luzea,
landare guziak mintzo omen ziren.
Goroldioa, baina, lotsati xamarra zen,
eta ez zen ausartzen zipurrik ere erraten.
Behin eta berriz saiatu ziren, landare zintzoak, goroldioa animatzen.
Pagoa hurbiltzen zitzaion, eta hitz goxoak erran ere, alferrik.
Haritzak laztantzen zuen, bere hosto eta orbelen bitartez, deusik ez.
Loreek inguratzen zuten, haien kolore biziez pozaren pozez.
Baina goroldioak mutu jarraitzen ei zuen.
Hondarrean, landare guziak goibeldurik, erabaki latza hartu zuten,
hots, haiek ere ez zuten berriz hitz eginen,
goroldio gaixoa ez guttiesteagatik.
Horregatik, nafar kondairak hala dio,
egun landareak ez dira mintzatzen.

Existe una antigua leyenda navarra sobre el musgo,
tan querido por nosotros, y más en diciembre.
Al parecer, se dice que hace mucho, muchísimo tiempo,
todas las plantas sabían hablar.
El musgo, en cambio, era bastante tímido, y no se atrevía a decir ni media palabra.
Las plantas, que eran buenas, una y otra vez intentaron animar al musgo.
El haya se le acercaba, y le decía dulces palabras, en vano.
El roble lo acariciaba con sus hojas y hojarascas, sin logro.
Las flores lo rodeaban, llenas de contento con sus vivos colores.
Pero el musgo debía seguir mudo.
Finalmente, entristecidas todas las plantas, tomaron una terrible decisión,
es decir, tampoco ellas hablarían más, para no hacer de menos al pobre musgo.
Por ello, así lo cuenta la leyenda navarra, hoy las plantas no hablan.

1 comentario:

  1. Oker Erlantz, landareek mintzatzen zarraitek, baita goroldio lotsatiak ere. Guk galdu genian haiei aditzeko ahalmena, haiek zaintzeko usadioa, haiekin bizitzeko adimena. Hots, Izadiarenganako begirunea: Goroldioa horretaz atzeman zen aitzinekoa izaki, ulergaitz bihurtu zuan bere hizkuntza guretzat. Guk goroldioari kasurik ez eta azkenean, konturatu gabe, munduko landare guztien mintzoak arrotzak guretzat. Euskararekin bezala.
    Zin dagiat Erlantz, goroldioa mintzalagun zaukaagu.
    Paulo Ilerundarra

    ResponderEliminar