"turismo.navarra.es" |
Egileak: Idiart Roger, Pantxoa eta Peio
"Jende gaztia dabila
etxetik urrun lanila...
Ez erran galdurik dela,
itzul ditaike berehala.
Jin bedi gure artila
Ori-ko xoria Ori-la.! (berriz)
Xorittuaren hegalak
arin aidia bezala...
Gaztek begira dezala
azkar euskaldun odola!
Jin bedi gure artila
Ori-ko xoria Ori-la.! (berriz)
Xoriak jiten zauzkula
huts egin gabe sekula...
Lehenik bat, gero mila
xortak egiten ixtila...
Jin bedi gure artila
Ori-ko xoria Ori-la.! (berriz)
Xoria izan dadila
euskaldun gazten mudela!
Mutiko ta neskatila,
ziauzte denak sor-lekila!
Jin bedi gure artila
Ori-ko xoria Ori-la.! (berriz)"
Entzun nahi duzu?
www.youtube.com/watch?v=osfNtLFit8g
No hay comentarios:
Publicar un comentario