"Irain eskolako, Tantirumairu ikastolako
eta Toki-Ona Institutuko 46 neska-mutikok
parte hartu dute Beti Gazte
elkarteak antolatutako 2012ko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan.
Haurrek
eta gaztetxoek, herriari buruzko 30 galderei erantzun behar zioten
eta
abenduaren 28an egin zen sari banaketa elkartearen egoitzan.
Saridunek,
material didaktikoan erabiltzeko erosketa bonoak lortu zituzten,
baina
parte hartzaile guziek izan zituzten sariak.
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Mailako
ikasleak biltzen dituen A mailan,
13 haurrek hartu zuten parte eta lehen
saria (30 euro) Josu Zubieta Eneterreagarentzat izan zen,
bigarrena (25
euro) Oihana Arruti Terrerosentzat izan zen;
eta hirugarrena (20 euro)
Unax Ordoki Etxepetelekuk eskuratu zuen.
Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. Mailako
ikasleak biltzen dituen B mailan
19 neska-mutiko aritu ziren eta lehen
saria (40 euro) Orti Arotzena Portuk eskuratu zuen;
bigarren saria 35
euro) Manex Ramos Zumaldek lortu zuen;
hirugarrena (30 euro) Ane Ordoki
Telletxearentzat izan zen,
laugarren saria (25 euro) Olatz Arakues
Mikelajauregirentzat
eta bosgarrena (20 euro), Aloña Etxarte
Telletxearentzat.
Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBHko
lehen eta bigarren mailako gaztetxoak
biltzen dituen C mailan, azkenik,
14 partehartzaileen artean
lehen postuan Ganix Arruti Terreros gelditu
zen eta beretzat izan zen 50 euroko saria.
Bigarren saria (45 euro),
Nerea Ordoki Etxepetelekurentzat izan zen;
hirugarrena, 35 euro,
Kattalin Odriozola Muxikarentzat;
laugarrena (30 euro) Ane Telletxea
Igoarentzat
eta bosgarrena (25 euro), Beñat Ordoki Telletxearentzat.
Galdera gehien zuzen erantzun
zuenarentzat sari berezia
Josu Zubieta Eneterreagak eraman zuen.
Aurten,
berrikuntza bezala, partehartzaileek Lesakako herriguneko ahalik eta
iturri gehien
lokalizatu behar zituzten eta Ganix eta Oihana Arruti
Terreros anai-arrebek
eraman zuten sari berezia.
Beti Gazte elkarteak azpimarratu du
aurten galdera batzuk hagitz zailak zirela
eta halere herriko
neska-mutikoek ongi erantzun dutela,
herriko ohiturak eta historia hobe
ezagutzeko helburu horretan.
Datozen urteetan ere lehiaketarekin
segitzeko asmoa du elkarteak".
"Ttipi-Ttapa"
2013-1-2
No hay comentarios:
Publicar un comentario