"Hots zaharra, hats berria.
Eguraldi ona lagun, jendetza bildu da
Iturengo eta Zubietako inauterietako
joaldunen lehen irtenaldia ikustera.
Atzo iturendarrek jaso zuten bisita,
Atzo iturendarrek jaso zuten bisita,
eta gaur bueltatuko diete zubietar eta aurtiztarrei.
Iturengo Latsaga auzoan elkartzen dira
Iturengo, Zubietako eta Aurtitz auzoko joaldunak,
eta elkarrekin joaten dira gero hortik Iturengo herriko plazara.
Joaldun bat etxez etxe gosaritarako puska biltzen, Zubietan.
Zubietako joaldunak elkar janzten.
Iturendar bat joareak jartzen ari zaizkiola.
Negua. Udaberria. Uda. Udazkena. Negua.
Urtaroz urtaro
doa denbora,
eta joare hotsa da Ituren eta Zubietan ziklo
horren iragarle.
Urtarrileko azken astelehenean jartzen dituzte joare,
ttuntturro eta isipuak urtero-urtero.
Belaunaldiz belaunaldi
errepikatzen dute erritu bera,
eta aurten ere ez dute hutsik egin.
Hots
zaharrari hats berria eman diote berriz ere,
eta eguraldia lagun,
jendetza bildu da herriko kaleetan.
Iturendarrek jaso zuten atzo
Zubietako eta Aurtitz auzoko joaldunen bisita,
eta alderantzizko bidea
egingo dute gaur.
Ostegunean hasi zituzten inauteriak herrian,
Ostegunean hasi zituzten inauteriak herrian,
baina joaldunena da unerik ikusgarriena.
Iñaki Etxeberria zubietarrak
argi du:
«Urte guztia ematen dugu joare soinuaren esperoan».
Puska
biltzen hasten dute eguna herrian,
eta Jon Mikel Aragon aritzen da
soinuarekin
puska biltzen dabiltzan joaldunak laguntzen.
«Jendeak
gehiago maite ditu inauteriak, festak baino», dio.
Ados dago Imanol
Baleztena ere.
Hamasei urte zituenez gero dabil etxez etxe inauterietan,
eta ongi ezagutzen ditu errituak.
Ñabardurak ere ezagutzen dizkio
joareen hotsari.
«Normalean, pausuan jotzen ditugu joareak,
baina puskak
biltzean lasterka jotzen ditugu. Lehengo estiloan».
Aurtitzen elkartean egiten dute festa.
Aurtitzen elkartean egiten dute festa.
Herri osoa kabitzen da lau horma horien
artean.
Bertan dira Oihane Elizalde eta Oihane Mindegia,
eta
inauterietan sortzen den giroa nabarmendu dute biek:
«Herria elkartzen
dute inauteriek.
Adin guztietakoak juntatzen gara».
Eta nahasian daude
guztiak mahaiaren bueltan.
Haur, gazte eta zahar, guztiak batera,
elkarri adar joka.
Batak besteari joareak jartzen.
Sabaia bete joaldun.
Jendetsuagoa da Iturengo udaletxeko sabaia.
Sabaia bete joaldun.
Jendetsuagoa da Iturengo udaletxeko sabaia.
Gosaltzen daude denak, baina abisua
ematerako,
badoaz guztiak joareak bizkarrera lotuz.
Eusebio Fagoaga da
horretan urteak daramatzanetariko bat.
Dioenez, 15 bat kilo badituzte
ezkilek, eta hobe ongi lotzea,
bestela lau orduko ibilbidean min egiten
baitute bizkarrean.
«Egun handiak dira, baina gogorrak ere bai.
Parranda
egiten da, eta gero buelta eman behar lana egiteko».
Fagoagaren
eskutatik pasatzen doaz herritarrak,
eta joaldunez betez doa pixkanaka
sabaia,
eta nahastuz doaz zaratak ere.
Joareak, adar hotsak,
ostatuan
dabilen musika taldearen kanta, elkarrizketak...
Kalera jaitsi, eta
herrian egiten dituzte lehen joan-etorriak.
Latsaga auzora doaz gero.
Han elkartzen dira Zubieta eta Aurtizko joaldunekin.
Iturenen, zarata itzela da joaldun guztiak elkartzean.
Iturenen, zarata itzela da joaldun guztiak elkartzean.
Plaza hartzen dute
joaldunek,
eta ibar osoan haien joareen hotsek.
Nahasian doaz orain
herri bateko eta bestekoen hotsak.
Ia 40, guztira: Zubietakoak,
Aurtizkoak eta Iturengoak.
Denak erritmoan. Emakumezko batzuk ere atera
dira aurten.
Bi baino ez dira, baina ez da beti errepikatzen den irudia,
eta badu bere indarra horregatik.
Joaldunak dira inauterietako elementurik ezagunena,
Joaldunak dira inauterietako elementurik ezagunena,
baina ez bakarra.
Hartzak eta hartz zaintzaileak
ere badute beren egitekoa,
eta joareak isiltzean erraz nabarmentzen dira
mozorroak ere.
Zalaparta ziurra da haien inguruan.
Motozerrak, goldeak,
animalia gernua
eta eskura heldutako beste edozer,
herrira inguratutako
jendea pixka bat izutzeko.
Natural-natural nahasten dituzte,
Natural-natural nahasten dituzte,
gainera, landa giroa eta nazioarteko gaurkotasuna.
Umoretsu. Hildako
animalien hezur txuri eta soilak,
eta egunkarietako albisteen
oihartzuna. Bi adibide.
Bat: «Pussy Riot aske!» dioen kartelarekin,
eta
errusiar punk taldearen
antzeko arropekin ateratako mozorro taldea.
Bi: Zubietako Alperrak izeneko mozorro koadrila.
Etzanda daude denak bere gurdian, langabeziaz kexu;
«ni suizidiorik gabe geratu naiz», dioen gurdian.
Gaurkoa izango da Zubieta eta Aurtizkoen egun handia,
Gaurkoa izango da Zubieta eta Aurtizkoen egun handia,
baina ez da hor bukatuko
inauteria.
Joaldunik gabe, baina festa izango dute
bihar eta larunbatean
ere Ituren, Zubieta eta Aurtitzen.
Juan Antonio Urbeltz. Folklore ikerlaria
«Mandeuliaren aurkako konjuru bat da inauteria»
Urteak daramatza Europako txoko guztietako inauteriak
ikertzen Juan Antonio Urbeltz
folklore ikerlari eta antropologoak
(Iruñea, 1940).
Hamarkadak erritu horien pean
zentzu primitibo komun bat
bilatzen.
Argitaratuak ditu artikuluak eta liburuak
gai horren
inguruan, eta sakona da bere azterketa.
Badaki, ordea, inauteriez
gozatzen ere,
eta horregatik izan zen atzo Iturenen.
Aspaldikoa du bertako joaldunekiko harremana.
-Askotan izango zinen hemen.
-Soka luze deiturikoa ikastera etorri nintzen.
-Askotan izango zinen hemen.
-Soka luze deiturikoa ikastera etorri nintzen.
Herri sarreran zegoen borda batean
lo egiten genuen,
belar gainean. 1968. urtea zen.
Eta inauterietan sei
bat aldiz egona naiz.
Adin bateko joaldun gehienak ezagutzen ditut,
gainera.
1988. urtean prestatutako Zortziko emanaldian,
bertako jendea
deitu genuen joaldun aritzeko.
Sei bat joaldun, eta hartza.
80 saio
egingo genituen elkarrekin.
Oso jende alaia, eta oso formalak.
Beti bete
zuten.
Inauterietan oso giro ona dute,
gainera, eta horregatik etorri
gara.
-Inauteriei buruzko hitzaldia eman zenuen
-Inauteriei buruzko hitzaldia eman zenuen
orain aste bete Mikel Urbeltz semearekin,
hemen bertan. Zer zentzu du erritu honek?
-Europan bi inauteri mota daude.
-Europan bi inauteri mota daude.
Laborarien mundutik datorrena da bata,
eta
Lanzkoa izan daiteke horren adibide,
dramatizazio modu horrekin.
Eta
ezkilekin lotutakoa da beste inauteri mota hori,
ezkilekin lotutako
errituak dituena.
Eta hain zuzen ere, hori da Ituren eta Zubietaren
kasua.
-Eta zer funtzio dute ezkilek?
-Ez dira zalaparta egiteko.
-Eta zer funtzio dute ezkilek?
-Ez dira zalaparta egiteko.
Mandeuliak uxatzeko jarri zizkieten garai batean
ezkilak behiei, zaldiei eta behorrei.
Ezkilak eta isatsa, bi horiek
erabiltzen zituzten
intsektu hori uxatzeko, eta hain justu ere,
joaldunek bi elementu dituzte: joareak eta isipua.
Ez da mandeuli sasoia
oraingoa.
Martxo erdira arte edo apirilera arte ez dira azalduko,
eta
inauteria da haien kontrako konjuru bat.
-Haien etorrera ahalik eta gehien atzeratzeko, alegia?
-Bai. «Kontuz, hemen gaude gu. Hemen gaude joaldunak».
-Haien etorrera ahalik eta gehien atzeratzeko, alegia?
-Bai. «Kontuz, hemen gaude gu. Hemen gaude joaldunak».
Hori da joaldunek
joareekin esaten dutena.
Horregatik egiten dute paseo bat Iturendik
Zubietara,
eta Zubietatik Iturenera. Konjuru bat da.
Agertu baino lehen
gaizkia deuseztatzea da helburua.
Izugarri polita da. Oso zentzuzkoa
litzateke.
Hemen, arotzek gurutze bat jartzen dute ezkiletan.
Hori da
gaizkiaren aurkako sinbolo erabatekoa.
Europa Ekialdean, ordea, Grezian,
Albanian, Bulgarian
eta beste leku batzuetan, brontzezko ezkilak egiten
dituzte,
eta mandeuliak jartzen dizkiete joareetan.
Dena ezin da
ezabatu!
Hemen ez dago halakorik, baina han ageri da.
Gaizkiei kontra
egiteko sortutakoak dira herri ohitura asko.
Gaizkia uxatzea lortuz
gero, orduan heltzen da ongia.
Eta hori da inauteri hauen zentzua"
"Berria"
2013-1-29
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario