"Anhauzeko semea. Nolako familian sortua?
Ene aita laboraria da, behiak ditu. Ama idazkaria izan da orain arte.
Aitak erretreta hartu du, baina behiekin segitu eta mozkinak zuzenean
saltzen ditu. Belaunaldi horretakoek lana eta familia izan dituzte beti
oinarri eta lana kenduta ez dakite zer egin. Hiru anai-arreben artean
zaharrena naiz. Anaia gaztea duela bi urte itzuli da herrira bizitzera.
Eraikuntza publikoak egiten dituen Tolosa Okzitaniako enpresa batean ari
da lanean, energia berriztagarrien alorrean. Ipar Euskal Herrian eta
Biarno eskualdean merkatua zabaltzeko proposamena egin zion enpresari
eta herrian bizi eta lan egiten du. Oso apustu interesgarria da. Nik
neuk ere laborari lana eta turismoa uztartzeko landetxe moduko bat
egitea pentsatu nuen artista bilakatu baino lehen. Orain arte bizi izan
naiz Euskal Herriko barnealdean eta beti sentitu dut tokiko ekimenak
bultzatzeko beharra. Halakoetan zabiltzanean maiz nahi dizute politika
etiketa bat ezarri, baina niri horrek bost axola. Herri txikietan
abertzale izatea edo eskuindarra izatea baino garrantzitsuagoa da elkar
ezagutzea eta elkarrekin gauzak egitea. Indar hori egin behar da,
barnealdea husten ari delako. Egiten ez bada gazte guztiak joanen dira.
Badugu behar gorri hori eta horretan sinesten dut.
Horregatik hasi zineten, esate baterako, Anhauzeko inauteriak antolatzen 2007an?
Donapaleun ikasi nuen joalduna egiten eta hori egin nahi nuen
herrian, baina gure modura. Ohartu nintzen Europan bazirela halako
kultur adierazpenak, baina Iparraldean hori soilik gazteek bultzatzen
dutela eta bakarrik une jakinetan, urtean zehar lotura sozial gehiago
egin gabe. Bertzalde ikusi nuen Antton Luku adiskidea oso lan ona egiten
ari dela jendeari azaltzen zer diren gure antzerki eta musika ohiturak
eta libertimenduak bultzatzen. Halako hausnarketa proposatu nuen eta
horrela abiatu ziren inauteriak. Hiru lagun ginen hasieran eta taldea
emeki-emeki handituz joan da. Orain hiru egun egiten ditugu. Gau batez
ateratzen gara, biharamunean etxez etxe ibiltzen gara eta
bildutakoarekin azken egunean paella handi bat eskaintzen diegu
herritarrei. Anhauztarrentzat eginiko zerbait da eta bazen horren
beharra. Gainera eraikin berriak egin zituzten herrian eta kanpoko
jendea etorri zen bizitzera. Orain jendea hasi da gogoz parte hartzen
inauterietan eta bestetan, eta etxe berrietako jende batzuk ere etortzen
dira. Oso pozgarria da hori.
Donostian noiztik bizi zara?
Urritik. Urtarrilean Aretxabaletako neska batekin ezkondu naiz eta han bizi gara.
Aldaketa handia?
Bai, baina hirietan ere badira gauza asko egiten ahal direnak. Ni
laborarien semea naiz, eta bertzerik ezin dut erran, baina badira
jakintza batzuk berreskuratu beharko genituzkeenak. Horretarako,
adibidez, produkzio talde txikietan bildu daiteke jendea, etxalde
komunitario moduko batzuk egin eta gero han ekoizten dena banatu lan
egin dutenen artean… Nekazaritza estentsiboaren logika nagusitu da,
ordea. Beti handiago, beti gehiago da helburua. Aitaren etxaldean nik
ikusten dudana da Europako diru-laguntzen behar handiegia dutela. Diru
sarreren %65-70 Europatik etorritako dirua da. Horrek huts egiten badu,
akabo. Horrekin batera, Europak ere erraten die zer landatu, zer erein
behar duten toki bakoitzean. Ulertzen dut erosoa dela supermerkatura
iristea eta denetik ukaitea, baina sistema hau noizbait eten egin behar
da eta hori egiten ahal da. Ez naiz ameslari bat, hau ez baita urrun
gure iraganean. Kalakanen ere logika horretan gaude, horregatik diskoa
soilik saltzen dugu kontzertua bukatutakoan, jendeari zuzenean emateko
eta haiekin solas egiteko.
Zer erran nahi diozue jendeari?
Gauzei balorea eman behar zaiela. Geuk geure musikari ez badiogu
balorerik ematen nork emanen dio? Saltzaile arrunt batek? Jendeak jakin
behar du haiek diskoarengatik ordaintzen dituzten 15 euroekin guk beste
disko bat egin ahal izanen dugula edo apainketak aldatzen ahalko
ditugula. Baina horrez gain, Kalakanekin adierazi nahi dugun beste mezua
da musika egitea, kantatzea edo ongi pasatzea gure ardura dela eta gure
esku dagoela. Jendeak gero eta gutxiago kantatzen du, errate baterako.
Tabernetan orain ez du inork abesten, ezta hitz egiten ere kasik, musika
altuegi jartzen dutelako. Iparraldean ere gertatzen zaigu, ez pentsa.
Duela gutxi ikusi dut nik hori Garazi aldean. Baina horren aurrean
galdetu behar dugu: nor da hemen bezeroa? Nor da kontsumitzailea? Badugu
eskubidea tabernariari errateko ez dugula zaratarik egiten, kantatzen
dugula eta hori ere on dela bere negozioarentzat. Ez gara ausartzen eta
gauzak uzten dira espezialisten, profesionalen esku.
Kantuzale talde asko badira gaur egun, ordea…
Bai, eta gustatzen zait ikustea Baionan kantuz, Iruñean kantuz… eta
halako ekimenak. Oso ederra da. Baina bitxia egiten zait jende guztia
liburuxkarekin ikustea. Hori da Google edo Wikipediarekin egiten duguna:
jakintza bat bilatzen dut, informazioa jaso eta lagunekin konpartitzen
dut une jakin batez, baina nire memoriarekin ez dut lanik egiten. Ados
naiz kantatzea gauza polita dela, baina lagunekin benetan konpartitu
nahi baduzu behar duzu barneratu, zure gorputzetik pasarazi lehenbizi.
Zeure buruan sartu. Aireaz gain edukia ere ikasi behar da. Onartzen dut
batzuek horrela egin nahi ez izatea, baina gero ez negar egin inork ez
badu gehiago kantatzen edo parte hartzen.
Euskararekin ere hori gertatzen da?
Eskuara dakiten batzuek ez dute erabiltzen ez dutelako aurkitzen
haren baliorik. Nik lau hizkuntza dakizkit. Egiten dut kiskun-kaskun
bat: batzuekin eskuaraz, besteekin frantsesez, ingelesez edo espainolez
eta gehiago orain Donostian naizela. (Ez nuen uste hainbesteko lekurik
izanen zuenik gaztelerak Donostian. Gu etortzen ginen besta egitera,
euskal girora eta ez nintzen ohartzen). Ni eskolara frantsesez joan
naiz. Jaio nintzen etxalde batean, nire aita-ama eskuindarrak dira eta
uste zuten eskuara etxean ikasiko nuela. Orain, uste dut, ohartzen ari
direla hori ez dela hain erraza. Beraiek ezagututako garaietan agian
bai, baina gure garaian hautu zorrotza egiten ez bada transmisioa oso
zaila da. 18 urterekin barnetegia egin nuen Arantzan. Behar nuen ikasi
eta egin nuen indar hori. Horrek eguneroko bizitzan asko laguntzen dit.
Nik nire bizitzarako nahi dut eskuara. Ez dizut zuri inposatuko. Zuk ez
baduzu behar hori zure eskubidea da, baina nik nahi dut niretako. Zuk
ere ez inposatu niri ezer. Gauzak galtzen dira eta nik erran nahi diot
jendeari nahi duena egin dezala, baina kontzientea izan dadila gure
hautuek ekartzen dituzten ondorioez. Hizkuntzarena hautu bat da, beste
asko bezalakoa. Nik adibidez ez dut garirik jaten. Nire hautua da eta
bizitza pasatzen dut jendeari esplikatzen zein kaltegarria izan
daitekeen garia gorputzerako.
Kalakan taldeak oinarri du kantagintza tradizionala, baina gero berrikuntzak oso modu librean egiten dituzue.
Niretzako aski garrantzitsua
da aske izatea. Hausnarketa batetik eta Labèque ahizpen aholkuetatik
heldu da Kalakan. Taldea emeki-emeki osatu da. Europako sala klasiko
ederrenetan hasi ginen Ravelen boleroa jotzen Labèque ahizpekin, gure
txalaparta eta danborrekin. Hasieratik bertatik eskatu ziguten zerbait
kantatzeko eta lehen egunetik arrakastatsua suertatu zen. Horren formala
den musika klasikoaren mundura heldu ginen hiru baserritar gure betiko
kanta eta gure txalapartarekin eta jendeak flipatu egiten zuen. Gure
ilusioa transmititzen genien eta Labèque ahizpek, Katik bereziki, lehen
momentutik esan ziguten hor altxorra genuela. Hori landu behar genuela
eta gero gauza berriak sortu. Are gehiago erranen dizut: gu ari ginen
Baionako kontserbatorioko perkusionista batekin, kaxa jotzen zuena, bera
zen musika jakintsua, baina esan ziguten behar genuela musikari hori
aldatu ez zelako eskualduna. Ondoren Brasilgo perkusioa menperatzen zuen
batekin saiatu ginen. Hori oso interesgarria iruditu zitzaigun, baina
gauza bera, ez zen eskualduna. Azkenean Jamixeli erran genion eta handik
gutxira konturatu ginen berarekin dena errazagoa zela eskualduna
delako, ez soilik euskaraz mintzatzen dela, baizik baita ere ezagutzen
zuela zer erran nahi genuen eta nola. Orduan sortu zen gure lehen
diskoa. Indar hori izan zen Madonnari ilusioa egin ziona. Haiekin bira
egin aurretik lanean aritu ginenean, Jamixel etorri zen gure kantuaren
moldaketa batekin eta berak esan zigun hori ez zela Kalakan. Madonnaren
musikariek beren musika tresnekin indartu egin dute gurea, ahotsen
harmonia bultzatuz edota bateriaz gure danborren soinua handituz. Gure
indarra da gai izatea ahots hutsez eta danbor batzuekin jendea
hunkitzeko. Gure nortasuna hori da eta horretan sinesten dugu.
Gure gizarte honetan kantua ikusgarri huts bilakatzen ari da. Ez da sinpleki bizitzen den zerbait. Preseski badut proiektu bat horren inguruan: “Erroak eta kimuak”. Musikari eta zinegile portugaldar bat ezagutu dut, Julio Pereiraren semea. Bera hasi zen jende arrunta filmatzen kantuz ari edo musika jotzen ari, toki desberdinetan. 1.800 bideo ditu jada eginak. Nik flipatu nuen Portugalgo aniztasuna ikustean. Ez dira kantari eta musikari onak, baina izugarri bizi dute barnetik eta zerbait heltzen zaizu. Horrek pentsarazi zidan non ote den gure oinarria: edonork edozein unetan abesten duen kantuan edo txistukatzen duen airean. Musika hortik heldu da, baina ez dugu hori baloratzen. Horregatik nahi dut hori ere egin hemen Euskal Herrian. Iduritzen zait Iparraldean transmisioa badela oraindik, baina pedagogia lana egin behar dela azalduz Antton Lukuk egiten duen bezala libertimenduak, Ziburuko maskaradak, pastoralak, bertsolaritza... zer diren, zertarako egiten diren. Garrantzitsua da belaunaldi berriei azaltzea eta zaila da. Borroka bat da.
Bi urtean behin egiten dugu kantaldi bat, musikari edo talde baten inguruan (Imanol Kantuz, Oskorri Kantuz…), eta era honetako bilkuretan esaten diet beti ez dugula ikuskizunean gelditu behar. Helburua da kantuz gozatzea. Hasten bazara musika tresnak sartzen kantatzeko modua mugatzen duzu. Eta gurea modu librean kantatzea da. Kantari tradizionalek hatsa hartzen dute nahi duten tokian eta hori ederra da. Mixel Ducau bere gitarrarekin Erramun Martikorenaren atzetik doa, eta hala behar du izan. Begiratu inguruan eta ikusi zer jende gutxi dagoen Jacques Brel bezala kantuak interpretatzen dituena; hori baloratu behar da. Musikariek lagundu egin behar diote kantariari, ez zer egin behar duen esan. Kantu tradizionala nortasun kontua da: zu zara zu eta ni naiz ni eta ez zaitut bortxatu behar ni izan zaitezen. Horrek aniztasuna ekartzen du eta horregatik pertsonaiak ikusten dira Pereiraren bideo horretan. Hor ez dago kopiarik, eta hemen aldiz, kopia asko ikusten dut nik.
New Yorken bira prestatzen ginelarik, adibidez, beharra izan nuen “Agota” kantua ikasteko eta kantatzeko. Eta zentzu bat antzematen nion horri. Lehen aldia izan zen kantu bat ikasi eta abesten nuena. Oso intimoa izan zen. Iduritzen zait hain barneratua dudan istorio hori nire bizitza osoan gogoan izanen dudala eta badakit kantu horrekin segur norbait hunkituko dudala.
Xumetasuna. Ahots hutsak, perkusioak, albokak, arnas bat hasieratik bukaerara arte. Formatu eta eduki desberdineko hamalau kantu daude. Batzuk oso antzinekoak dira eta besteak berriak. Helburua jendeari mezu bat helaraztea da beti: ama lurrarekiko atxikimendua edo amaren eta bere semearen arteko harremana, errate baterako. Zuzenekoak ere halako emozio desberdinak eskaintzen ditu. Behar ditugu gure sustraiak zaindu eta, era berean, behar dugu modernitatea, kanpora begiratu, harremanetan sartu eta kanpotik inspiratu".
Zuek etxean ikasi duzue abesten. Transmisioa Hegoaldean ahulagoa da?

Kantu bereziren bat zure bizitzan?
New Yorken bira prestatzen ginelarik, adibidez, beharra izan nuen “Agota” kantua ikasteko eta kantatzeko. Eta zentzu bat antzematen nion horri. Lehen aldia izan zen kantu bat ikasi eta abesten nuena. Oso intimoa izan zen. Iduritzen zait hain barneratua dudan istorio hori nire bizitza osoan gogoan izanen dudala eta badakit kantu horrekin segur norbait hunkituko dudala.
Zer aurkituko dugu Elementuak zuen bigarren diskoan?
Xumetasuna. Ahots hutsak, perkusioak, albokak, arnas bat hasieratik bukaerara arte. Formatu eta eduki desberdineko hamalau kantu daude. Batzuk oso antzinekoak dira eta besteak berriak. Helburua jendeari mezu bat helaraztea da beti: ama lurrarekiko atxikimendua edo amaren eta bere semearen arteko harremana, errate baterako. Zuzenekoak ere halako emozio desberdinak eskaintzen ditu. Behar ditugu gure sustraiak zaindu eta, era berean, behar dugu modernitatea, kanpora begiratu, harremanetan sartu eta kanpotik inspiratu".
"www.argia.eus"
2015-5-31
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario