2015-06-23

Punto de Vista


"Punto de Vista jaialdiak hamargarren edizioko sail ofizialean filmak aurkezteko deialdia ireki du. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko orria jaialdiaren web orrian kontsultatu daitezke. Epea irailaren 30ean amaituko da.

Jaialdian 2013ko abuztuaren 1aren ostean egindako film dokumentalek parte har dezakete, naziotasuna gorabehera. Hautatutako filmak jaialdiaren hamargarren edizioko sail ofizialean lehian arituko dira Iruñean, 2016ko otsailaren 8tik 14ra.

Aurreko urteetan bezala, jaialdiaren xedea da sail ofizialean biltzea errealitatea ikuspuntu desberdinetatik hautemateko gai diren mundu osoko lanak, ikuspuntu berritzaile, independente eta sozialki konprometituak dituztenak.

Koldo Almandoz, Ozge Calafato, Alexei Dmitriev eta Guillermo G. Peydro izango dira, jaialdiko zuzendari artistiko Oskar Alegriarekin batera, jaialdiaren Hautaketa Batzordeko kideak. Batzorde horrek aukeratuko ditu Punto de Vista jaialdiaren 2016eko edizioko sail ofizialeko pelikulak (“La Región Central” izendatuta); ekainean ekingo diote lanari eta abenduan emango digute aukeratu dituzten filmen berri.

Sariak

Ofizialeko Epaimahaiak sari ofizial hauek emango du:

- “Punto de Vista” sari nagusia, film onenarentzat: 10.000 euro. Epaimahaiak jaialdiko sail ofizialeko lanik onenari emango dio saria, lanaren iraupena eta nazionalitatea gorabehera. 

- Zuzendari onenaren Jean Vigo Saria, 5.000 eurokoa. Sariak Jean Vigori egiten dio ohore, eta Atal Ofizialean haren lanen balio etiko eta formalak egokien irudikatzen dituen filmaren zuzendariari emango zaio.

- Film laburrik hoberenarentzako saria: 3.000 euro. Saria 35 minutuko iraupena edo laburragoa duen filmik onenari emango zaio.

Sari berezi hauek ere emango dira: 
 
- Ikusleen sari berezia, film onenarentzat: 1.650 euro.
- Pelikula onenaren Gazteen Saria, 1.500 eurokoa".

http://www.puntodevistafestival.com/eu/noticias.asp?IdNoticia=381#sthash.X5ar8CgV.dpuf









No hay comentarios:

Publicar un comentario