2015-06-13

Sanferminetan kantari


Mezu hau postaz heldu zait,
irakurleei luzatu nahi dizuedalarik:



"IRUÑEKO JAIETAN KANTARI / SANFERMINETAN KANTARI

Ohi bezala, ORREAGA FUNDAZIOtik, uztailaren 11an, larunbata, Iruñean eginen dugun kantujirara deitzen zaituztegu, aurreko urteetako antzeko ibilbidearekin. Behin amaituta, kalean bazkari herritarra prestatu dugu, San Jose Plazan (katedralaren ondoan). Bazkaltzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da. Ongi antolatzeko ondoren adierazten ditugun xehetasunak kontuan hartzea eskertuko genizueke.

Kantujira: 12:00etan, Merkatu Zaharraren plazatik (Udaletxearen atzeko aldean).

Bazkaria: 14:30etan (euria eginez gero, Zizur Nagusiko ikastetxeko patioan).

Plateraren prezioa: 22 euro.

Ordaintzeko modua: Sarrera Laboral Kutxako beheko kontuan

IBAN: ES1430350052690521052966

BIC: CLPEES2M

Telefonoz edo internet bidez txartelik ez da gordeko.

Ordaintzeko epea: UZTAILAREN 8RA ARTE, egun hori barne. Egun horretan sarrera hori agertu beharra dago (transferentzia, internet, kutxazain eta abarren bidez ordaintzen duenak egun horretarako sartuta egonen dela ziurtatu beharko du).

Sarrera egitean, izena edota deitura, marratxoa eta pertsona kopurua jarri behar dira. Adibidez, J. Agirre-5 (testu hau besterik ez jarri).

Taldean etorriz gero, diru sarrera batera egitea ongi legoke, datorren lekua adierazita, izena jarri beharrean. Adibidez, Donostia-115. Taldea elkarrekin datorren jendea da.

Egun horretan, kantujiraren aurretik, banku ziurtagiria aldatuko dugu txartelen truke. Ez da beharrezkoa telefonoz edo internet bidez diru sarrera egina dagoela jakinaraztea".



No hay comentarios:

Publicar un comentario