ea Olentzaro toki batzuetan erretzen ote den
galde egin dit, baita bertze gauza batzuk ere...
Beraz, eta Olentzaro pertsonaiaren inguruan
pizturiko interesa dela medio,
horren asetzekotz asmoz,
kausitu dudan azalpen interesgarri bat
behean atxiki egin dut.
Euskal Kultur Erakundearena da testua,
"www.eke.org" delakoan ageri delarik, alegia.
Ea gustatzen zaizuen.
Agur beroa jaso, Pablo!
---------------------------------------
Olentzero pertsonaia
Aita Satrustegiren arabera, Olentzero forma askotako
jenio bat da,
euskal erlijioaren bilakaera erakustera ematen diguna,
solstizioaren kultur zaharraren elementoak kristautasunarenarekin
nahasiz.
eta landarediaren iraungipenaren adierazlea.
Kristautasunak, naturalezaren sortzea ospatzeko orde, Jesusen sortzea ospatzen du.
Olentzero genio zaharra, itxuraz berdina baldin bada ere, zereginean aldatu da :
Eguberriren mezulari bilakatu da.
Erraiten da Olentzerok 366 begi dituela.
Urte berriaren adierazpena daiteke. 365 egun bizi izan ditu eta urte berriari begira dago.
Toki batzutan, Olentzero deitzen zen Eguberriko sugibelekoa.
Garai horretan erre behar zuen eta honen hautsak alorretan barreatuak ziren uztak zaintzeko.
EGU, eguneko argia, euskal mitologiaren entitate zaharrenetarik da. EGU atzizkia
Olentzero ospatzen den garaiari dagozkien hitz anitzetan atzematen da :
EGUR, EGUZKI, EGUBERRI...
Lehen eta Orain
Betidanik ospakizunekin neurtu dugu denbora eta hauen artean,
handienetarik dira: Urtatseko ohidurak.
Interes komertziala eguberriko eta Urtatseko ohidurez jabetu da,
Olentzero zaku berean sartuz.
Garaia da, errautsak harro diezaizkiogun eta argitara atera zer mezu daukan guretzat.
Ikazkin zaharrak ba ote digu zerbait errateko oraino?
Jendetasun apur bat
Lehengo ohidura zahar batek gaurko hiritarrontzat zer balio du?
Olentzerok sasoin aldaketak iragartzen baditu, badauka beste mezurik.
Olentzerok argia dakar : argi berria. Gure mundua ere argi beharretan da.
Olentzerok zubiak, loturak, egiten ditu lehengoarekin eta oraingoarekin,
ilunarekin eta argiarekin, kanpokoarekin eta barnekoarekin.
Olentzeroren aurpegi arruntak, zikinak eta itsusiak gure munduaren alde bat mirailatzen digu :
konsumismoa, xahuketa, ezazolkeria
Lehen bezala gaurregun ere itxaropenezko mezu bera dakar :
argi berriarekin su berria, giza bihotzen berogarri.
Olentzero lotua da bihotz-oneko elgarretaratzeei :
familia, festa, ospakizunak, kantuak edo/ta anaitasunezko elkarte lanak.
Olentzerok ez dauka mirakulurik bere zakuan. Ez da ere Ohidura hutsa.
Olentzerok argitara ematen du, handi ala ttiki, hango edo hemengo,
"jendeak jendea balio duela", hauts azpitik argiberekoak girela.
Bikaina benetan, Erlantz!
ResponderEliminarOlentzaro apala, Olentzaro arrunta, Olentzaro isila, Olentzaro errotua, Olentzaro hurbila, Olentzaro garbia...Esna hadi, Egu!Zain gauzkan eta!
Egunak joan ahala, gero eta begi guttiago, egunak joan ahala, ur berria gero eta hurbilago.Ur barrena,ur goiena...
Hona hemen gaur egun laidoztaturiko abaraska, hona hemen gure arbasoen ardatza: ura eta ikatza. Haien etxearen indarra, haien munduaren bizkarra.
Etzi bertatik bertara egonen gaituk, begieder, bertze urte berri euskaldun eta on hasteko.
Besarkada haundi bat, bihotz-bihotzez!