2012-12-11

Karrikiri: gida eta katalogoa


"Iruñerriko establezimendu euskaldunen 2013ko liburuxka prest jada.
Urtero legez, ikuskapena egin ondoren, berriro ere argitara eman dugu jada
Iruñerriko establezimendu euskaldunak biltzen dituen liburuxka eguneratua, 2013koa.
Bertan mota guztietako establezimenduak aurkituko dituzue eta horietan guztietan
"Euskaraz nonahi, hemen ere bai" logotipoa aurkituko duzue.
Horrela bada, irudi hori euren lehio edo ateetan ikusiz gero, gogoan hartu eta euskaraz eskatu.
Eta liburuxka honetan ageri ez den establezimendu euskaldunen bat ezagutuz gero,
jarri gurekin harremanetan eta hurrengo urteko alean sartuko dugu.
Eskerrik asko zuen laguntzarengatik eta erosketa on!!!
Liburuxka eskuratu nahi baduzu, Karrikiri elkartearen euskal dendatik pasatzen ahal zarete,
Xabier karrika 4ean".



"Gabonetako euskal produktuen katalogoa ikusi nahi?
Eguberriak heltzeko oso egun gutxi falta direlarik,
Karrikiri elkartean jo eta fuego lanean ari gara Xabier karrikako gure saltokia
txukun txukun eta produktuz gainezka egon dadin Olentzero pasatzen denerako.
Hori dela eta, urtero legez, euskal produktuen katalogotxoa osatu dugu
dendan dugun eskaintzaren erakusgarri".

Hemen duzue katalogoa PDF delakoan:
http://karrikiri.org/noticias/gabonetako-euskal-produktuen-katalogoa-ikusi-nahi

No hay comentarios:

Publicar un comentario