"Igantziko dantza taldeak hogei urte
bete ditu aurten,
eta urteurren ekitaldiak behar den bezala amaitzeko,
emanaldi berezia prestatu dute.
Abenduaren 22an, larunbatean,
dantzariak eta Abesbatzako kideak,
bertze musikari eta laguntzaileekin
batera arituko dira oholtza gainean.
Arratsaldeko 20:00etan hasiko da
emanaldia elizan,
egun honetarako espreski paratuko den eszenatokian.
Bertzalde, Dantza taldeko kideek herriko
produktuekin
osatutako saski baten zozketa ere eginen dute.
Egunotan
ari dira txartelak saltzen eta irabazlearen izena emanaldia amaitutakoan
jakinen da.
Igantziko dantza taldean 3-4 urterekin hasi eta helduak
bitarte, 70 bat lagun biltzen dira.
Ttikienek astero entsaiatzen dute
eta helduak,
gehienbat San Migeletako dantzak prestatzeko elkartzen
dira".
"Ttipi-Ttapa"
2012-12-19
No hay comentarios:
Publicar un comentario