Eguberriak eta Olentzero batetik, San Joaneko gaua bestetik, negu eta udako solstizioetan gure arbasoek ospatzen zituzten jaien jarraipenak baino ez dira.
Euskal mitologiaren muina astroak zirela eta, naturaren jainko ziren haiei begira egin bide zuten euskaldunek denboraren lehen neurketa.
Astegun eta hilabeteen zenbait izen lekuko.
Sua eta eguzkiarekin Olentzerok izan dezakeen zerikusia, ilargiaren aintzin-aintzinako kultuak utzi dituen arrasto ugari, hain barneraturik izan dugun lurrarekiko menpekotasunaren iraupena, kristautasunak bereganatu dituen ospakizun zenbaiti darien kutsu jentila, paganoa, indoeuroparren sineskeren paralelismoak euskaldunenekiko, ilargia-lurra-eguzkia eta emakumearen arteko loturak... guzti horren berri ematen digu Julio Caro Barojak artikulu-bildumatxo honetan.
"Kontu zaharrak", agian, baina euskal nortasuna nola edo hala ezaugarritu dutenak, dudarik gabe.
Horretan datza, hain zuzen, gai hauen betiko berritasuna, freskura.
Sorginei buruzko ataltxo bat ere badator bukatzeko.
Azken finean, betidanik izan bait ditugu sorginak gure artean.
Nahiz eta haiei buruz hartutako jarrera ezberdina izan den mendeetan zehar".
Julio Caro Baroja
Itzea / Donostia 1989
No hay comentarios:
Publicar un comentario