2015-09-28

Konpaneko zubia



Konpaneko zubia inauguratu dute 

Ttipi-Ttapa 2015-09-17 08:31   GIZARTEA  BORTZIRIAK  BORTZIRIAK: BERA
1736an eraiki zen eta auzolanean zaharberritu du herritar talde batek
Berako Illekueta auzoan dagoen Konpaneko zubiak itxura ederra hartu du, joan den urteko ekainetik honat 15 beratarrek  auzolanean egin dute lanaren ondorioz. 
Illekuetako txupinazoan zubia inauguratzeko aprobetxatu dute.


Konpaneko zubia noiz egindakoa zen ez zekien inork orain arte xuxen, baina Nafarroako Artxibo Orokorrera egindako bixitek emaitza eman dute azkenean eta ikasi dute zein urtetan eraiki zen: 1736an egin zuen Lucas Larzabalek, garai hartako 156 pesoren truke. 1736ko irailaren 15ean eman zioten obra egiteko ardura eta urriko azken egunerako bukatu behar zuen. Lana zuzen bete zuela ageri da urte hartako azaroaren 30eko agiri batean.
Egitura aldetik ongi zegoen, arkua bikain, baina harriaren gainetik porlanezko paretak eginak zituen eta horrek aunitz itsusten zuten.
San Miguel zubian egindako lan bikainaren ondotik, erretiratu lan talde beretsuarekin harremanean jarri ziren Illekuetako auzotarrak eta iazko ekainean hasi ziren lanean. Materiala eta harriak Udalak jarri ditu. Batez ere zubiaren petrilak eta errekaren bi aldeko paretak moldatu dituzte eta horrekin batera, iturri berezi bat ere prestatu dute, 1640. urtean eraikitako Konforbaitako arraska aprobetxatuz. Arraska zutik jarri eta ura sartu dute orain.
Illekuetako auzotarrak kontent daude lanaren emaitzarekin.



No hay comentarios:

Publicar un comentario