Jesus Monzonen gerraosteko irudia. Alderdi Komunistaren berregituraketa bere gain hartu zuen. |
"Iruñean ez dago kalerik, ez kultur etxerik, ezta liburutegirik ere, bere izena daramanik. Are gehiago, nafarren artean gutxi dira gizon honen pasadizoak ezagutzen dituztenak. Halarik ere, Iruñean sortutako komunista honek, Jesus Monzon Reparazek, gure historia garaikidearen norabidea aldatzeko giltza eskuan izan zuen. Berari esker mamitu zen diktadurak iraun bitartean Francoren aurka burututako erasorik nabarmenena: Aran bailarako inbasioa. Oraindik argitzeko dauden arrazoiengatik, ekimenak huts egin zuen, eta Francoren erregimena eta Santiago Carrillo buru zuen komunisten zuzendaritza bere kontra oldartu ziren.
Adiskideen arteko ituna
Erraz asko, Jesus Monzon abentura-eleberri baten protagonista izan zitekeen. Manuel Martorell (Elizondo, 1953) historialari eta kazetari nafarra izan da akzio-gizon honen biografia gorabeheratsua sakontasunez aztertu duen ikerlari bakanetarikoa. Berarekin Gaztelu Plazan bildu gara, Monzonen ibilbidean hil ala biziko garrantzia izanen zuen kokagunean: “Iruñeak –dio Martorellek– 40.000 biztanle inguru izanen zituen orduan, egun Tuterak dituena. Suposatu daitekeenez, garai horretan gai politikoetan esku hartzen zuten gazte gehienek elkar ezagutuko zuten. Bada, gazte horiek alor pertsonala eta afektiboa ideia politikoen gainetik jartzeko ahalmena izan zuten”.
Baieztapen hau egiten duenean, Martorellek ideologia ezberdineko Iruñeko zenbait gaztek adostu zuten akordio batez dihardu. Antza denez, elkarri laguntzeko hitza eman zieten artean Jesus Monzon bera, Tomas Garicano Goñi abokatu eta militarra, Ignacio Usechi errepublikazalea, CEDAko kide Ignacio Ruiz de Galarreta edota Estanislao Aranzadi abokatu abertzalea zeuden, besteak beste. Akordio honen funtsa honakoa zen: hastear zegoen gerra zeinek irabaziko zuen bazter utzita, eta gertatua gertatuta, arriskuan zegoenari laguntza emateko konpromisoa hartzen zuten. Martorellen aburuz erabaki honen gibelean zeudenek “jarrera intelektual gorena” erakutsi zuten: “Maiz, arrazoi politikoengatik adiskideak gal ditzakezu, eta, paradoxikoki, denborak aurrera egin ahala, ezadostasuna eragin zuen gaiarekiko ikuspuntua aldatu dezakete alderdi politikoek. Noski, politika oso garrantzitsua da, eta garai horretan gertatzen ari zena, oso larria; baina gazte horiek adiskidetasunari eusteko beharra ikusi zuten, gauzak nola bukatuko ote ziren ez baitzekiten”.
Kazetari nafarrari karlisten mugimenduari buruzko ikerketa batean buru-belarri zebilela piztu zitzaion Monzonen iragana ikertzeko grina. Bere begietatik pasatu ziren milaka eta milaka orrialdeen artean, pasadizo bat egin zitzaion deigarrien. Honetan protagonista, Jaime Ignacio del Burgo politikari nafarraren aita: “1936ko uztailaren 19an, Jesus Monzon Iruñeko Carlos III.a hiribideko atari batean ezkutatzen ikusi zuen. Del Burgok, nahita, ez zuen Monzon salatu”.
Gerra hasi baino lehen, Zabalgunearen eraikuntza eta Nafarroako trenbide berrien lanen arrimura, Errotxapea bezalako auzoetan Iruñeko ezkerreko mugimendua gorpuztuz zihoan, eta Monzon, Madrilen ikasketak bukatu eta berehala, mugimendu honen buruzagi bilakatu zen. Gerra hasita, Iruñea utzi eta zenbait hiritan gobernu ordezkariaren kargua bete zuen, harik eta nazionalen garaipenarekin Alacanten abioia hartu eta, Dolores Ibarrurirekin batera, Oranera (Aljeria) ihes egin zuen arte.
Urte horietan guztietan ez zen adiskideen arteko fabore-katea eten. Fraide kaputxinoz jantzita, Monzoni frankisten esku zegoen Iruñetik mugaz bestaldera ihes egiten lagundu zioten. Eta aldrebes, Alacanteko gobernu ordezkaria zelarik, Monzonek Antonio Lizarzari –erreketeen sortzaile leitzarra– Valentziatik ateratzen lagundu zion.
Bigarren Mundu Gerra hasi zenetik 75 urte bete berri dira. Borrokak faxismoaren porrota ekarri zuen. Honekin batera Franco diktadorea boteretik kentzeko itxaropenak indarra hartu zuen. Jesus Monzonek Alderdi Komunistaren berregituraketaren ardura bere gain hartu eta gero, sortu berria zen egoerari probetxua atera nahirik, Val d’Aran (Lleida) inbaditzeko plana zirriborratu zuen. Frantzian aliatuekin batera borrokatu zuten milaka gerrillarik isolaturiko bailara hori hartuko zuten, eta penintsulan matxinadaren hazia ereingo zuten, segidan aliatuen laguntza jaso ahal izateko.
Alderdi Komunistako kide gehienek uste zutenaren kontra, Monzonek diferentziak zekuskien karlista eta faxisten ideien artean. Sinetsita zegoen Euskal Herrian eta Katalunian karlista ugarik ez zutela Franco begi onez ikusten: “Monzonentzat –mintzo da Martorell– II. Mundu Gerraren akaberak aukera ezin hobea eskaintzen zuen, faxismoa menderatu zuten herrialdeek frankismoaren kontrako mugimenduarekin bat egin zezaten. Alabaina, mugimendu honek arrakasta izateko, garaileen demokrazia irizpideekin uztartzea derrigorrezkoa zen. Sortuko zen batasun gobernu berrian Erresuma Batuarekin bat zetozen karlistak egonen ziren, adibidez, komunista eta anarkistekin batera. Almudena Grandes idazleak dioen bezala, aliatuek beste modu batean jokatu izanen zuten, laxokeriarik gabe, Arango bailaran orduko gizartearen aniztasuna jasoko zuen gobernu bat osatu izan balitz”.
1944ko inbasioaren afera, oraindik, itxi gabeko kapitulu bat da. Argi dagoena zera da: Jesus Monzon ostrazismora zigortu zutela, eta Carrillok porrota buruzagitza bereganatzeko eta Monzonen zaleak garbitzeko baliatu zuela. Gerrillariak Arango bailaratik atzera egin eta gutxira, Carrillok Monzoni deitu zion, Okzitaniako Tolosan elkartu asmoz. Monzonek, baina, Bartzelonan geldialdi bat egin zuen. Erabaki horri esker, ziurrenera, lortu zuen bizirik jarraitzea, halakoetan deitzen zituztenak usu ez baitziren hitzordura iristen, alderdikideek beraiek akabatuta.
Bartzelonako poliziak PSUC alderdiko gerrillariei sostengu ematen zien Joventut Combatent taldeko kide baten etxean atxilotu zuen Monzon. Harritzekoa da gerra ostean, Arango inbasioa gidatu eta PCE Frantzian berregituratu eta gero, Jesus Monzonek Madril eta Bartzelonan klandestinitatean ibiltzeko erakutsi zuen adorea: “Madrilen harrapatzen zutena, hilabete batzuen buruan fusilatu egiten zuten –azaldu digu Martorellek–. Bihotza behar da gero! Manuel Vázquez Montalbán kazetariak esan zuen bezala, Monzon historiako ‘atleta morala’ izan zen. Bere burua arriskuan jarri zuen, ezer gutxi, edo ezer ere ez, irabazteko”.
Monzoni ez zioten heriotza-zigorra ezarri. Zenbait testigantzen arabera, Tomas Garicano Goñiren bitartekaritzari esker atera zen bizirik, besteak beste. Martorellek ere, 30 urteko espetxe-zigorraren atzean bere lagunen esku-hartzea antzematen du: “Gaztetako lagun horien artean askok ejertzitoko zerbitzu juridikoan ziharduten. Eta derrigorrez beraiek hariak mugitu behar izan zituzten, heriotza-zigorra saihestu ahal izateko. Beharbada, denbora aurrera egiten uzteko estrategia erabili zuten, baldintzak samurtu zitezen. Maquisak bizirik zirauen eta exekuzioak egon bazeuden, baina gerra bukatuta zegoen, eta erregimena, poliki-poliki, irekitzeko borondatea erakusten ari zen”.
Kartzelan 13 urte iraganda, lanerako ateak erabat itxita, Monzonek Mexikora hegan egin zuen bere emaztearekin berriz biltzearen kariaz. Frantziako deserrian Aurora Gómez Urrutiarekin bereizi bazen ere, libre gelditu eta gero berriz elkartu ziren. Monzon jada pertsona anonimoa zen, politikaren lehen lerrotik aldendua. Gerora, alderdikide ugarik historiaren kontaketan berarekin egindako bidegabekeria historikoa salatuko zuten, Manuel Azcaratek edo Jorge Semprunek, kasu.
Mexikotik bueltan, Mallorkan bizi eta gero, Iruñean aurkitu zuen heriotza nafarrak. Beritxitoseko hilerrian egin zitzaion hileta zibilean 30 lagun eskas elkartu ziren. Santiago Carrillok parte hartu zuen azkenetariko ekitaldi batean, Manuel Martorell Monzoni buruz galdetzera hurbildu zitzaion. Honen erantzuna lakonikoa izan zen: “Bai, horretaz hitz egin beharko litzateke”. Baina Carrillok hilobira eramanen zuen zekien guztia.
Aran bailarako konexio nafarra?
Jesus Monzonen bizitza gutxik ezagutzen badute, are ezezagunagoa da Badostainen jaiotako Uriz ahizpen jarduna. 1930eko hamarkadatik aurrera, Pepita eta Elisa Urizek hezkuntza sistemaren aldaketa bultzatzeko eta haurren eskubideak sustatzeko lan beltza egin zuten. Sarrigurengo Eskola Publikoak, bederen, Pepita Urizen izena eramanen du, Nafarroako Gobernuak izendapenari oniritzia ematen badio.
Bada, Manuel Martorell konbentzitua dago, Aran bailarako inbasioan, Pepita Urizek emaniko informazioa erabakigarria izan zela: “Bi ahizpak Magisteritza Eskolako irakasleak ziren. Pepita Urizek Batec (taupada, katalanez) berrikuntza pedagogikoaren aldeko taldean parte hartu zuen, eta García Lorcak ezagutarazi zituen ‘misio pedagogikoetan’ aritu zen. 1933an eta 1934an Pepitak Lleidako iparraldean isolaturik zeuden herri gehienak bisitatu zituen Célestin Freineten teknika pedagogikoa zabaltzen. Eta Lleidako iparraldean zer dago? Aran bailara”.
Vichyren gobernu kolaborazionistaren eta alemaniarrek okupaturiko zonaldearen artean zatitua zegoen Frantzian, Uriz ahizpak Parisko Alderdi Komunistako nukleoan zebiltzan. Hauekin Manuel Azcarate politikariak kontaktatu zuen inoiz, bera bi aldeen arteko lotura baitzen. Bat-batean, ahizpek Frantziako hegoaldera egin zuten: “Monzonek berak –dio Martorellek– 1944 urteko nortasun-agiria zeukan, Foixen egina, Pirinioetan. Zonalde horretan prestatu zuten Arango inbasioa. Bada, Parisen sarekada bat izan zela-eta, Uriz ahizpek Frantziako hegoaldera ihes egiteko modua izan zuten. Eta ziur naiz inbasioa antolatu zutenek zonaldeari buruzko informazio zehatza bilatu zutela, baita horretan Pepita Uriz ibili zela ere, Monzonekin batera. Zoritxarrez, oraino ezin izan da halakorik frogatu”.

"www.argia.eus"
Koldo Azkune
2014-11-2
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario