2015-08-27

Leitza: Ezpatadantzan emakumeak


Lehen aldiz emakumeek ere Ezpatadantza dantzatu dute Leitzako Santiburtzio egunean

Ttipi-Ttapa 2015-08-12 09:32   GIZARTEA  LEITZALDEA  LEITZALDEA: LEITZA
Zortzi emakume eta zortzi gizaseme aritu ziren egun handiko dantza saioan
1932an hasi ziren Ezpatadantza dantzatzen Leitzako Santiburtzio egunean. 83 urte hauetan bakarrik gizasemeak aritu dira dantzari baina aurten, lehen aldiz emakumeek ere dantzatu zuten Leitzako pestetako egun handian.
Santiburtzio egunean, emakumeek ere Ezpatadantza dantzatu zuten Leitzan. |  Ikusi handiago |  Argazki originala

Beti bezala, 16 dantzarik egin zuten Ezpatadantza egun handiko mezaren ondotik, zortzi mutilek eta zortzi neskak: Alaitz Oiartzun, Beñat Urkiola, Andrea Kasares, Beñat Zabaleta, Ane Zabaleta, Ander Alduntzin, Mikel Olano, Onintza Bengoetxea, Uxue Lasarte, Joanes Lasarte, Izar Ugartemendia, Eneko Zabaleta, Manex Moreno, Naia Barriola, Joseba Sagastibeltza eta Garazi Erbiti.
Ezpatadantza ez ezik, banderaren dantza, Zortziko, Lekun, Zortzinango, Banango, Binango, Launango, Makildantza eta Txakarrakua ere dantzatu zuten.


No hay comentarios:

Publicar un comentario