2015-08-19

Irati


Iratiko oihanaren kudeaketan,
mugaz gaindiko urrats berri bat

Xiberoako Mendi Sindikatak, Garaziko Mendi Sindikatak,
Aezkoako ibarrak eta Zaraitzuko ibarraren Batzar nagusiak,
"Irati, lau ibarrak" ekimena aitzinarazteko elkartu dira,
uztailaren 20an Donibane-Garazin.

KAZETA|2015/07/25|0 IRUZKIN

Xiberoak, Garazik, Aezkoak eta Zaraitzuk Iratiko oihanaren kudeaketan mugaz gaindiko elkarlanean urrats berria eman dute. Lurralde horietako ordezkariak "Irati, lau ibarrak" ekimena dinamizatzeko bildu dira, uztailaren 20ean, Donibane Garazin. Poctefa diru laguntza deialdian proiektu bat aurkezteko helburua dute.
Izandako hitzorduan, Pirineotako lau ibarrek Iratiko kudeaketarentzat pentsatutako ekimenaren ardatzak definitu dituzte.
Topaketan parte hartu duten ordezkariak: Aezkoako Ibarraren Batzar Nagusiko ordezariak (Edurne de Miguel, Felix Vamar e Isabel Elizalde), Zaraitzuko Ibarraren Batzar Nagusikoak (Mikel Aoiz, Jose Ramon Sola eta Ana Sagardoi), Garaziko Mendi Sindikatakoak (Émilie Chomard, Jean Bernard Oillarburu, Maite Harlouchet, JosephGoyheneix eta Gabriel Boulestin) eta Xuberoako Mendi Sindikatakoak (David Tourreuil, Jacques Barreix eta Xabina Iturburua).




No hay comentarios:

Publicar un comentario