2015-08-25
Euskaraz? Gaztelaniaz?
Ederki jakin badakizunez, blog honetako irakurle sofritua,
hemen geure kulturaz arduratzen ohi gara.
Bada, batzuetan ikusten duguna hagitz penagarria zaigu.
Normalean, baina, ez dugu arreta handirik eskaintzen,
astakeriak astakeria, eguneroko ogia delakoan.
Oraingoan, halere, Andoni lagunak ondorengo bi irudi hauek igorri
eta nahitaez karrikaratu behar izan ditugu.
Bat: Iruñeko Gaztelu Enparantza, euskaratu duenari domina!
Bi: Lizarrako jaiak, zezen plaza ondoan, gaztelaniaz ere nagusi!
Izan ere, eta bi kasuetan ageri, "Tijuana in Blue" taldeak zioenez,
hamaikagarrenez eredugarria, "al menos a leer les podían enseñar".
Esker mila Andoni!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario