2015-07-17

Erraztiolatza


Segura herriak, 1256an Segura izenaz fundatua izan aurretik, Erraztiolatza izena zuela uste da, eta gaur egun Erraztiolatzako San Andres ermita dagoen inguruan zegoela.

1200. urteko gaztelarren konkistaren ondoren, politika berria, sortutako muga indartzea izan zen, ta horretarako hiribilduak sortzen hasi ziren, biztanle eta merkatari berriekin betetzeko. Eta bide batez, Oria bailarako San Adrian-Hernani merkataritza ardatza indartuz.

Orduan sortu ziren Segura, Villafranca eta Tolosako hiribilduak 1256ean. Villafranca, Ordizia herrixkan sortu zen, izen berri honekin bere biztanleak izango zuten eskubide berriak adieraziz. 1982an, herriak bere jatorrizko izena errekuperatu zuen, Ordizia. Erraztiolatzatarrek ordea, oraindik Alfonso X errege gaztelarrak emandako izena mantentzen dute, Segura.

Larunbat honetan, herri antzerkia Seguran, Erraztiolatza Nafarroako erresumaren parte izan zela gogoratzen.

---------------------------

Se cree que Segura, antes de su fundación en el 1256, se llamaba Erraztiolatza, y que estaba donde está la ermita de San Andrés de Erraztiolatza.

Después de la conquista castellana de 1200, la nueva política real fue potenciar un cinturón defensivo en la nueva frontera para hacer frente al minorizado Reino de Navarra. Para ello, promovió la fundación de villas para atraer nuevos pobladores y comerciantes y estimular la ruta de comercio del corredor San Adrian-Hernani, a lo largo del valle del Oria.

Fue entonces cuando se fundaron las villas de Segura, Villafranca y Tolosa en 1256; Villafranca, fué fundada en la población original de Ordizia, con un nuevo nombre que muestra claramente los nuevos derechos de sus pobladores. En 1982 el pueblo recuperó su nombre original, Ordizia. Segura todavia mantiene el nombre dado por el rey castellano Alfonso X el Sabio.

Este sábado, teatro popular en Segura, recordando la pertenencia original del valle de Erraztiolatza al Reino de Navarra.

------------------------------------------------

Gure Erroetan Murgilduz Erdi Aroko Festa


UZTAILAK 18, zapatue
16:00  ATARI IRIKIERA Noble eta txistulariekin
Arratsaldean zehar KALE ANIMAZIOA:
Tiroa arkukin Frontoi Zaharrean, Sorginak gurdian, Zaldunak, Eskuz gari jotzea plaza zaharrean…
17:00  Hegazti erakustaldia Parroki ondoan
21:00  ERDI AROKO AFARI GIROTUA
Ondoren, herritarren antzerkia Bidean galdutako IZANA eta IZENA

UZTAILAK 19, jaie
10:00  ATARI IRIKIERA Noble eta txistulariekin
Egunean zehar KALE ANIMAZIOA:
Tiroa arkukin Frontoi Zaharrean, Sorginak gurdian, Zaldunak, Eskuz gari jotzea plaza zaharrean...
12:00  ARTAXONAKO ERREGEAREN ONGI ETORRIA GERMANENETIK PLAZARA. Ondoren ekitaldia
17:00  Hegazti erakustaldia Parroki ondoan
19:00  ATARI ITXIERA








No hay comentarios:

Publicar un comentario