Diana Iniestak bere margolanak ikusgai jarri ditu Erratzun
2015-07-03 14:02 KULTURA BAZTAN BAZTAN: ERRATZU
Uztailean bere tailerrean izanen ditu eta abuztuan lixutegian
Diana Iniestaren hAMAR, aitari margolan erakusketa ikusgai dago uztailean margolariak Erratzun daukan tailerrean eta abuztuan Erratzuko lixutegian, Baztango margolarien ibilbidearen baitan.
Olioz egindako 30 margolan jarriko ditu ikusgai. Aita zenari eskaini nahi izan dio erakusketa, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Joan den urtean egin zuen bezala, irail hasieran bere koadro bat ere zozketatuko du erakusketako bisitarien artean.
Diana Iniestak dioenez, «espatulatik pintzelera eta taulatik lientzora pasatu naiz, eta kolore-paleta erabat aldatu dut, formato handiagoekin ausartzen naiz eta hamar urtez Baztanen bizitu ondotik, begirada sakonagoa daukat».
No hay comentarios:
Publicar un comentario