2014-10-21

Lesaka: Bertso zikloa


Joan den urtean bezala, Basurdeko gaztain jatearekin bukatuko da bertso zikloa. Iaz Egaña eta Arzallus aritu ziren kantari, aurten Sustrai Colina eta Jon Maia.
Joan den urtean bezala, Basurdeko gaztain jatearekin bukatuko da bertso zikloa.
Iaz Egaña eta Arzallus aritu ziren kantari, aurten Sustrai Colina eta Jon Maia. 



















"Usotarako ez ezik, bertsotarako garaia ere izanen da udazkena Lesakan.
Izan ere, Bortzirietako Bertso Eskolak, Lesakako Udalaren
eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz, Bertso Zikloa antolatu du.

Urriaren 25ean, larunbat arratseko 8etan
“Bi bala” bertso musikatuak izanen dira Harriondoan.

Azaroaren 1ean, hitzordu bikoitza izanen da.
Alde batetik, 17:00etan Andra Mari erresidentziako ohiko saioa eskainiko dute
bertso eskolako kideek eta 23:00etan Lesaka eta Iurretaren arteko bertso desafioa
eginen da Haizegoa ostatuan.

Azaroaren 8an, azkenik, gaztain jatea eginen da Basurden 20:00etan hasita.
Sustrai Colina eta Jon Maia ariko dira bertsotan, Josu Goikoetxearen gidaritzapean.
Txartelak 5 eurotan daude salgai".


"Ttipi-Ttapa"                        
2014-10-14                        
(laburpena)                        



No hay comentarios:

Publicar un comentario