Aitzol Lasa idazlea Nekatonean. Argazkia Sylvain SENCRISTO |
.
"Aitzol Lasa matematikari nafarra hautatua izan da
Abadiako eremuko Nekatonea baserrian egonaldia egiteko.
Urriaren 8tik goiti, azaroaren 2a arte iraunen du nafarraren literatura egonaldia.
Hain zuzen ere, idazleak matematikaren dibulgaziorako nobela eginen du,
12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa.
Egonaldiaren egitasmoak, idazleari inspirazio jardunaldia eskeintzeaz gain,
bigarren aktibitate bat martxan ezartzen du.
Hau da, idazleak zonaldeko gazteekiko elkarlan bat eskeiniz,
euskaldeko kolegio bateko ikasleekin elkartuz.
Literatura egonaldi hau Euskal Kultur Erakundearen
"HOGEI TA" programaren barnean kokatzen da.
Aurten ere, Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea,
Aurten ere, Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea,
eta Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorra (IAEZI)
elkarlanean "Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren laugarren edizioa antolatu dute.
Aitzol Lasa (Barañain, 1978) nafartar matematikalaria hautatua izan da
prestatzen ari den nobela sakontzeko.
Aitzol Lasa matematikaria da eta matematikako irakaslea da
Aitzol Lasa matematikaria da eta matematikako irakaslea da
Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan.
Bere lanbideari lotutako nobela bat prestatzen ari da.
Hain zuzen ere, matematikaren eta logikaren inguruko hainbat gai aztertuko ditu
abentura nobela batean, Argitxu Azkarrena pertsonaiaren laguntzarekin.
Nobelan, euskal irakurlearentzat ulergarriak eta identifikagarriak
Nobelan, euskal irakurlearentzat ulergarriak eta identifikagarriak
izanen diren erreferentziak erabiliak izanen dira,
irakurleak 12 eta 16 urte bitartekoak izanen direlako.
Halaber, idazlearen testua euskara batuaz izanen da,
baina liburuko pertsonaiek egungo gazteen hizkera baliatuko dute
eta pertsonaietako bakoitza haren hizkeraren bidez identifikatuko da.
"Nekatoenea" euskal idazle egonaldi honek, bigarren jarduera bat proposatzen du.
"Nekatoenea" euskal idazle egonaldi honek, bigarren jarduera bat proposatzen du.
Hain zuzen ere, idazleak zonaldeko kolegio bat bisitatu ondoren,
bertako gazteekin arituko da lanean.
Ikasleek idazleak aitzina eramandako lana ezagutzeko parada izanen dute
eta bere bidea segituz, haiek ere idazlan bat egiteko parada izanen dute".
"www.kazeta.eus"
2014-10-23
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario