"Euskal Herriko ikasle talde batek euskal dantzen erakustaldua eskaini zuen
ekainaren 10ean Manresako (Bartzelona) Fundació Universitària del Bageseko kanpusean.
ekainaren 10ean Manresako (Bartzelona) Fundació Universitària del Bageseko kanpusean.
Aurrera dantza taldeko kide den Mikel Oronoz leitzarrak bultzatu zuen emanaldia,
unibertsitateko ikaskide, irakasle eta langileei
bere herrialdeko kultura eta tradizioak ezagutzera eman asmoz.
Mikel Oronozek aipatu digunez,
Mikel Oronozek aipatu digunez,
"aktuazioa aurrera ematea ez zen posible izanen
Aurrera Leitzako Dantza taldearen laguntza gabe,
esate baterako ezpatak beraiek utzi dizkigute eta arropa batzuk berriz dantzari batzuk".
Aurreskuarekin hasi zuten emanaldia,
Aurreskuarekin hasi zuten emanaldia,
gero Arin-arina, Fandangoa eta Ezpatadantza dantzatu zituzten.
Mikel Oronozek Erizaintzako laugarren kurtsoa ikasten du
Mikel Oronozek Erizaintzako laugarren kurtsoa ikasten du
eta ikasturte osoan zuzendu ditu entsaioak.
Leitzarrarekin batera, Anne Suso, Ane Blanco, Idoia Jaka, Leire Eldua,
Ainhoa Berasarte, Ane Aldaz, Irati Larrañaga eta Fermando Catalan aritu ziren dantzari,
denak FUBeko Osasun Zientzien Unibertsitate Eskolako ikasleak.
Txistua, berriz, Bartzelonan ikasten duen Mikel Alkozek jo zuen.
Mikel Oronoz aurten graduatuko da, baina Katalunian bizitzen segituko duenez,
Mikel Oronoz aurten graduatuko da, baina Katalunian bizitzen segituko duenez,
jarraipena eman nahi lioke dantza taldeari.
"Beste kideak ere animatuak daude, beraz, hurrengo ikasturtean ere
seguruenik euskal dantzen beste erakustaldi bat egingo dugu FUBen".
"Ttipi-Ttapa"
2014-6-17
No hay comentarios:
Publicar un comentario