2014-08-12

Tomas Sobrino


Tomas Sobrinok bere margo leihoetara hurbiltzeko proposamena egin du uda honetan ere.
Tomas Sobrinok bere margo leihoetara hurbiltzeko proposamena egin du uda honetan ere.




"Udako hitzorduari helduz, Tomas Sobrino Habans
margolariaren “Juegos en la ventana” (Jolasak leihoan)
erakusketa zabalik dago Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean
uztailaren 23tik abuztuaren 31ra.
Egunero, 18:00etatik 21:00etara
eta larunbat eta besta egunetan 11:30etik 13:30era
eta 18:00etatik 21:00etara ikus daiteke erakusketa.

Erakusketa laguntzeko, margolariak berak egindako
“Mis paisajes” filma ere proiektatzen da Arizkunenean,
margotzera bultzatzen dioten gaiei eta paisaia
begiratzeko bere modu berezira hurbiltzeko.

Erakusketan, olioz egindako bere azken margolanak ageri dira,
naturarekin harreman zuzenean eginak
eta urtaro ezberdinetan sentitutako emozioak
eta momentu bakoitza definitzen duen argia harrapatu nahian".


"Ttipi-Ttapa"                       
2014-7-29                       
(laburpena)                       


No hay comentarios:

Publicar un comentario