2014-08-27

Olhaberri



                           

















"XVIII. mendiaren erdialdean sortu ziren
Aldude ibarreko meategien iragana ezagutarazteko
interpretazio gune bat egin dute Bankan.
Olhaberri meatzaritza zentro berriak ostatu eta informazio gunea uztartuko ditu
"egiazko bizigune bat" sortzeko helburuarekin.
Uztailaren 12an estreinatu zen eta horren karietara bisita gidatuak egiten ari dira.
Nafarroako Eugi herriarekin batera Europa mailan (Interreg) diru-laguntzak eskatu dituzte,
han ere bultzatu baitute meategietako eta metalurgiazko
ondarearen interpretazio zentro baten egitea.
Hortik abiatuta Aldude ibarretik Nafarroa Garaira joateko ibilbideak ere sustatu dituzte.

Olhaberri meatzaritzaren zentro berriak hiru helburu nagusi ditu:
Bankako eta lurraldeko meategien eta metalurgiazko historia balorizatzea.
Bigarrena, Olhaberri gunea bizi eta harreman tokia izan dadin herritar eta bisitarien artean.
Hirugarrena berriz, Aldudeko Ibarra eta tokiko mozkina ezagutaraztea eta sustatzea.

Meatzaritza zentro berriaz gain, Nafarroa lotzeko ibilbideak egiten ahalko dira
Bankatik Eugiraino, Urepeletik pasatuz eta Kintoaren bazterretik ibiliz.
Eugiko Errege Arma Fabrikaren deskubritzeko itzuli bat proposatua da.
Horrez gain, ibilbidearen abiatzean, Olhaberri ostatuaren sartzean,
erliebean izango den xendra horren maketa bat erakutsia izanen da.
XVIII. mende erdialdean sortu zen Bankako kobre mehategi eta burdinola.
Garai hartan, Frantziar itsas-armadako kanoiak eta kanoi balak egiten zituzten batez ere.
1823an, frabrika siderurgikoa eraikiarazi zen labe garaia bertan plantatuz.
Labe hau teknologia honen froga paregabea da,
ia ukitu gabe dagoen leku batean kokaturik, meatzetako galeriekin batera.
Labe garaia, gelditu baino pixka bat arinago birmoldatu zuten
eta hareharri gorriz eginiko multzo osoa ia ukitu gabe dago.
Ostatua ere 2012ko uztailaren 1ean, Bankako azken ostatua hetsi zen.
Urte hortan berean, Bankako Herriko Etxeak interpretazio zentroaren proiektuari
ostatu berri bat lotzea pentsatu zuen.
Proiektu bikoitz horren lanak 2013ko buruilean hasi ziren,
Banka herria eta Garazi-Baigorriko Herri Elkargoaren gidaritza uztartuak kudeaturik.
Egitasmoa osatzeko erakunde ezberdinak elkartu dira.
Europatik Interreg laguntza jaso dute, Nafarroako Eugi herriarekin batera,
han ere bultzatu baitute meategietako eta metalurgiazko
ondarearen interpretazio zentro baten egitea.
Euskal Kultur Erakundeak bere aldetik proiektua eratzean lagundu du".


"www.kazeta.eus"                     
2014-8-1                     
(laburpena)                     



No hay comentarios:

Publicar un comentario