2014-08-14

"Orreaga": Iratzeder


"Zuhaitzetan den ederrena da oihan beltzian pagoa...
Orriagako mendi gainetan badabil euskal-gogoa:
Galernen eta gerlen artetik mendetan barna xut doa,
fagadoietan ixilik kontuz Europakoen geroa.

Zonbat gerlari, sarraskiz gose, odolez eta suz hordi,
Europatarrak zanpatu nahiz iragan denik horgaindik!
Ibainetako mendi lepoa heietaz mintza baladi,
aipa letzazke lehen-lehenik Arrolan ata Karlandi.

Buru-gabetu, bihotzez hustu jendalde lehertuekin,
mundu guztia nahiko zuten, beren azpiko bategin.
Euskal jendeak, denen gatik xut, gogor jeikitzen du jakin
mendi gain hautan, burua gora, gizonak gizon dagotzin.

Indarkeriak ezarri mugak kraskatzen hasi orduko,
Euskal gogoa noiz da jauziren arranoaren pareko?
Azpilkueta bezein kartsuko eta jakintza gaitzeko
gizon libroak noiz ote dire Orreagatik jaliko?

Zoin den pizgarri mendietarik jauzika doan xirripa...
Euskal-semeak, Aiten gogoa bihotz guziaz hurrupa!
Altxa burua, denek bat kanta: Euskal Gudua gaur aipa:
Entzunik zuen irrintzina, xutik jar dadin Europa!".


Xabier Ihartze, Iratzeder

Bertsoak entzun nahi dituzu?
Benito Lertxundiren ahotsa entzungai (1981):
https://www.youtube.com/watch?v=HRggcC296Os


No hay comentarios:

Publicar un comentario