2015-11-14

Raimundo Argos


Raimundo Argos bilbotarrak irabazi du Elizondoko Kasinoko margo lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2015-11-10 10:45   KULTURA  BAZTAN  BAZTAN: ELIZONDO
Bigarren saria Juan Jose Altuna eta Esteban Oroz gipuzkoarrek banatu behar izan zuten
Kantabriako Santoñan sortu eta Bilbon bizi den Raimundo Argos Martinez margolariak irabazi zuen azaroaren 8an Elizondoko Kasinoak antolatutako margo lehiaketa eta honenbertzez, 800 euroko lehen saria eraman zuen. Bigarren saria (400 euro) bi gipuzkoarrek ex-aequo banatu zuten, Bergarako Juan Jose Altunak eta Eibarko Esteban Orozek.
Kasinoko margo lehiaketako saridunak, epaimahai eta antolatzaileekin batera. Argazkia: Juan Mari Ondikol |  Ikusi handiago |  Argazki originala

Maila handiko lehiaketa izan zen eta margolariek Arizkun eta Erratzuko irudiekin egin behar izan zituzten beraien lanak. Denera 34 margolari hurbildu ziren Baztanera, igandeko eguraldi bikaina lagun zutela, gehieneak Euskal Herri osotik, baina baita Errioxatik etorritakoak ere.
Lanak margotu eta entregatu ondotik, 84 lagun elkartu ziren Kasinoak eskainitako bazkarian. Ondotik erabaki zaila hartzeko unea ailegatu zitzaion Ana Mari Marin, Xabier Soubelet eta Juan Carlos Olaetxea margolariek, Lekarozen eta Gartzainen mediku izan zen Salvador Martin-Cruz arte kritikoak eta Eduardo Zubikoa Kasinoko presidenteak osatu zuten epaimahaiari. Lehenik bortz finalista aukeratu zituzten, tartean Javier Igoa lesakarra zela. Baina sari nagusia Raimundo Argosek lortu zuen eta bigarrena Altunak eta Orozek partekatu zuten.


No hay comentarios:

Publicar un comentario