2014-12-19

Zilegi - Epaitz


Balizko lur "komunalak" adieraztekotz unean hamaika euskal hitz erabili ohi ditugu,
egun, euskaldunon artean ere, gehienak ezezagunak izan arren.

"Herri" zein "auzo" ohikoak izan dira, bai, baina ez nahiz horrezaz ari...

Adibide gisa, "zilegi" hitza dugu, eta hortik agiri zaharretako "zilegieta" herria nahiz abizena,
hondar mendeotan gaztelaniaz "Celigüeta" deitu ohi direna.

Bertze bat "epaitz" dugu, oraindik han hemenka erabiltzen ohi dena,
Ultzama, Imotz edota Basaburua lekuko. Egur banaketetan kasu.

Areago, dirudienez Lerga udalerriaren baitan den "Abaiz" herri basamortua
iraganeko "epaitz" bati legokioke.

Beraz, "komunalak" erratea ere...

No hay comentarios:

Publicar un comentario