2014-12-22

Koldo Biskai







"Biper ezti ekoizleen lanak ondoko hilabeteetan Label gorria eskuratuko. Biperraren hobetzen eta garatzen ainitz urte pasatu ondoan, kanpora ezagutarazi nahi dute orain. Biper Eztia elkarteak 16 ekoizle biltzen ditu, Landetako Seignanxekoak eta Euskal Herrikoak, hiru biper gozo ekozten dituztenak: Errobi, Aturri (gehien erabilia) eta Errekaldea. Koldo Biskaik barazki eta landareak ekoizten ditu Ahatsan (Nafarroa Beherea) eta Biper Eztia elkartean labelaren dossierra landu duen taldean ari da.

Biper eztiak ezagutarazia izaiteko beharrik badu?

Hemen gaindi ezagutua da. Euskal Herritik harat gutiago. Label gorriak ezagupena eta kalitateari buruzko garantia ekarriko du kontsumitzaileari. Eroslea fidelizatzen balin bada, galdea hor izanen da. Eta prezioak xuxenak balin badira, eskaintza hor izanen da. Prezioa behar den heinean delarik, eskasean den produkzionerik ez da. Ez dugu holako kasurik ezagutzen. Label gorriari esker, beste herrialde zonbaitetan galdea sortzea espero dugu.

Hemen ere emendatzeko manera balitaike?
Egia da hemengo kontserba egileek eta agro-alimentarioko enpresek biper eztiaren hautua egin balezate, “poivron”- aren [piperrautsa] partez, produkzioa garatzen ahal ginukela. Bainan errexago da nunbaitik jin “poivron” merke eta jadanik landua hartzea. Aldiz ez gira batere produkto berdinaz mintzo. Egun batez, tokiko biperraren hautua egiten badute, ekoizpena izanen da, prezio xuxenean pagatuz geroz.

Label gorriaren ondotik, IGParen [Indication Géographique Protégée] eskuratzeko xedean zirezte...

Bai, bainan ondoko urratsa izanen da. Emeki aintzinatzen gira. Label gorriaren dozierra guhaurek segitzen eta animatzen dugu, ekoizleek egin indarreri esker. Bainan segur IGPa landuko dugula ondo-tik, beharrezkoa da produktoa hemengoa egon dadin. Hemengo baratzezainek lan haundia eraman dute biper eztiaren garatzeko, lantzeko, hobetzeko. Lan horren ondorioak lurralde hunen esku atxiki nahi ditugu.

Biper sailaren egituratzeak, label gorriaren sortzeak, ondorio konkretuak baditu...

Gure helburua gure etxaldeen biziaraztea da, gainbalioa guhaun esku geldi dadin. Mementoan hala da. Biper eztiaren saila azkarku denaz geroz, ez da gehiago lehen ziren prezio gora beherarik. Garantia gehiago bada ekoizleendako, aintzin ikusten ahal ditugu gauzak. Produktuaren aldetik ere, biperra hobea dela erran dezakegu, berdinago, kalitate haundiagoarekin (ez da gehiago biper bizirik atxemaiten eztiaren erdian)".


"Laborari"                                
2014-12-12                                
(laburpena)                                




No hay comentarios:

Publicar un comentario