NAFARROAKO DIPUTAZIOAK 1958.AN
EUSKARA ERABILTZEA SARITZEN ZUEN
Sinesteak lanak ditu.
Santiago Urrutia ume mezkiriztarrak diploma bat jaso zuen 1958an,
euskara ezagutu ezezik, erabiltzen omen zuelako.
Eta saria nork eman, eta Nafarroako Diputazioak,
frankismo gogorrenaren garaian, bete betean.
Debeku eta zigorren poderioz hizkuntzaren erabilera eremua
nabarmen murrizteko helburua lortuta,
garaiko foru erakundeko zenbait kidek
eskua pittin bat irekitzea agian komeni zela pentsatu zuen.
Nork esango zien orduan erroibartarrei frankismoaren ondoren
are eta jarrera gaiztoagoak ezagutuko zirela euskararekiko?
gerindabai.blogspot.com
2015-9-20
No hay comentarios:
Publicar un comentario