"Denbora luzez, hain zuzen ere XIII eta XIX. mendeen artean,
Biana udalerriari loturik izan da.
Dirudienez, gaztelarren eraso militarrak medio,
aipatu erabakia hasiera batean babes hobearen bermatzekotz hartu bazuten ere,
berantago ez zen afera konpondu.
Horrela, tarte handia igaro eta 1818an bereizi ahal izan zen.
Hots, 2018an banantze horren bigarren mendeurrena izanen da".
"www.elinberri.eus"
--------------------------------------
"www.elinberri.eus"
--------------------------------------
Jaun / Andere horiek,
Gutun honen bidez, euskaraz sortu dugun Elinberri argibide hiria
web orria aurkeztu nahi dizuegu.
2015eko urtarrilaren hastapenean jaio eta abian jarri dugun web orrialdea
da.
Euskarri berritzaile honek ondorengo bi eremu nagusi hauen arabera
argibidea bildu eta eskaintzen ohi du:
·
Herri zein hiri albisteak eta argibidea.
·
Gizartearen eremu ezberdinei loturiko berriak nahiz
argibidea:
kultura, hezkuntza, hirigintza, ingurumena, osasungintza,
aisialdia, merkataritza, jarduera fisikoa zein kirola,
elikadura, zerbitzu publikoa, lana eta bertze.
Elinberri argibide hiria gizartearen agenda helburu izateaz gain,
euskal kultura eta izaerarekin lotura zuzena duten eragileen ahotsa da:
udalak, enpresak, erakundeak, elkarteak, giza mugimenduak…
Horretarakotz, elkarrizketak nahiz erreportaiak ere karrikaratzen ohi
ditugu.
webgunerat jo beharko duzue, eta bertzelako harremanatarakotz
helbide elektronikoaren erabil.
Elinberri argibide hiriak zuen interesa piztu
eta hagitz tresna erabilgarria izanen zaizuelakoan,
gure esker ona eta agurra har ezazue.
Elinberri argibide hiria
Iruñean, 2015eko urtarrila
No hay comentarios:
Publicar un comentario