Liburu honen gibeleko azalari dagokion testua:
"Iruñekoa naiz, iruñshemea, euskal hiriburutarra.
Horregatik, beharbada, John Lennon
betaurrekodunaren hitzak hamaika
aldiz oroitu ditut:
"bizitza zera
duk, motel, gertatzen zaikena planak iten tuken bitartean".
Katalina,
Katalingorri, bihar zer eguraldi?
Duela urte guti, suntsitu berria zuten "Euskal
Jai" hondakinen artean,
Iruñeko ikastolaren aldeko 1935eko jaialdian parte
hartu zuen
poxpolina bat Kaldereria karrikan ikusi nuen, erosketak egiten ari
zela.
Eta euskaraz mintzo ginen, nola bertzenaz!
Izan ere, umoregileren batek erran zuenaren ildotik,
unibertsoa
mugarik gabekoa dugu, infinitoa da, bai,
baina nafarrondako, euskaldunondako,
iruñsheme-iruinalabendako pixka bat estua.
Goraintziak iruñsheme-iruinalaba zintzoei!"
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
"Iruñsheme-iruinalabak",
hots, Iruñea eta Iruñeko jendeari buruz,
bai, baina oro har
euskaldun guzion historiaren testigantza:
Telesfororen hitzak,
Usarraga jauna, Azpako Benta,
Euskal Jai tokiaren
historia xume izkutua,
Jarautako Etorbidea, Iruñeko
txakolina, kokoak, pasaportea,
Sanferminen historia
herrikoia, 1933ko euskaltzale elkartea,
Larreko eta Apat
Etxebarne, Arturo Kanpion ezezagunena, harrigarriena,
Iturralde, Sarasate,
Ziga, Lorenzo Agirre, Jesus Monzon,
Nazario Karrikiri,
Arazuri sendagilea, Tapia, Nagore, "Alejandria",
Amendux, Amadoz, 1978ko
German, 1945eko matxinada,
"Iruñeko
Lasterketa", "Jarautako Maritxu Kajoia",
lur azpiko Iruñea,
Gaztelu Enparantza, Amaia-Arrieta eta Kondestablean,
1951ko greba orokorra,
1599ko Gerrieder, Biurrun, 2050eko Iruñea?,
Gürseko iruñshemeak,
enpresaburu hura, bere ilobari gutunak...
Interesatzen zaizu?
Informazio gehiago jaso
nahi baduzu...
Erosi nahi baduzu...
Zure herri, auzo,
elkartean aurkezpen bat antolatu nahi baduzu...
erlantz.posta@gmail.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario