6
Iruñsheme-iruinalabak ez dira kokoak!
Nafarroa
Garaiko biztanlegoaren
barne antolaketa historiko herrikoia
nahikoa ezezaguna
zaigu.
Nolako barne antolaketa zuten
erdaraz ez zekitenek?
Nolako ikuspegi
kulturala?
Bada, Nafarroa Garaian, bertzeak bertze,
gauza bitxi bat dago:
Kokoa
kontzeptua hain zuzen.
Zer da koko bat?
Euskaraz
ez dakienari,
edo erdara ikasi berri duenari
"koko" deitzen diote
euskaldunagoak
direnek.
XX. mendeko leitzarrek
Tafalla
alderdikoei bai, Iruñekoei ez.
Koko-herria kontzeptua ere sortu baitzen
erdaldunduriko eremuak izendatzekotz.
Oraindik bizirik dago
eta hagitz zabala
izan dela dirudi.
Edota
Jose Maria Satrustegi zenak
aspaldi argitaratu zuenez, hauek dira
Tirapuko
aizaroztar baten bertsoak,
Luzia Goñirenak, alegia:
"Jendea ere oso harroa
Gainera diruzaleak
Pikuak baino zimurragoak:
Holaxe dira kokoak.
Hitza gozoa
euskaldunari
Gero atzetik kontuak,
Baino hemengo lur guztiek
Dituzte izen euskaldunak"
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
"Iruñsheme-iruinalabak",
hots, Iruñea eta Iruñeko jendeari buruz,
bai, baina oro har
euskaldun guzion historiaren testigantza:
Telesfororen hitzak,
Usarraga jauna, Azpako Benta,
Euskal Jai tokiaren
historia xume izkutua,
Jarautako Etorbidea, Iruñeko
txakolina, kokoak, pasaportea,
Sanferminen historia
herrikoia, 1933ko euskaltzale elkartea,
Larreko eta Apat
Etxebarne, Arturo Kanpion ezezagunena, harrigarriena,
Iturralde, Sarasate,
Ziga, Lorenzo Agirre, Jesus Monzon,
Nazario Karrikiri,
Arazuri sendagilea, Tapia, Nagore, "Alejandria",
Amendux, Amadoz, 1978ko
German, 1945eko matxinada,
"Iruñeko
Lasterketa", "Jarautako Maritxu Kajoia",
lur azpiko Iruñea,
Gaztelu Enparantza, Amaia-Arrieta eta Kondestablean,
1951ko greba orokorra,
1599ko Gerrieder, Biurrun, 2050eko Iruñea?,
Gürseko iruñshemeak,
enpresaburu hura, bere ilobari gutunak...
Interesatzen zaizu?
Informazio gehiago jaso
nahi baduzu...
Erosi nahi baduzu...
Zure herri, auzo,
elkartean aurkezpen bat antolatu nahi baduzu...
erlantz.posta@gmail.com