"Joan den urtean bezala, Xaloa
Telebista, Xorroxin Irratia eta Ttipi-Ttaparen
aldeko mus txapelketa
jokatuko da herriz herri.
Lehenbiziko partidak Etxalarko Elutsan eta Sunbillako
Ulilbeltzak elkartean
jokatuko dira otsailaren 16an, arratsaldeko
06:00etan.
Gero herriz herri eginen dira kanporaketak.
Hurrengo
hitzordua Igantziko biltokian izanen da otsailaren 22an, 22:00etan.
Arantzako Ekaitzan eta Azpilkuetako Ostatuan 23an jokatuko dira, 21:00etan.
Herrietako irabazleek finalak jokatuko dituzte
apirilaren 6an Sunbillako
Ulibeltzak elkartean.
Txapelketetan parte hartzeko 20 euro ordaindu
beharko ditu bikote bakoitzak
eta herri bakoitzean izan daitezkeen
sariez gain, txapelketako irabazleek,
txapela eta trofeoez gain, 300
eurotan baloratutako saria izanen dute.
Nafarroako Gobernuak dirulaguntza ukatu
eta bertze diru iturriak murriztu diren honetan,
eskualdeko
komunikabideek bertze diru sarrerak bilatu behar izan dituzte.
Iaz, 198
bikotek parte hartu zuten txapelketan eta 4.000 euro bildu ziren".
"Ttipi-Ttapa"
2013-2-14
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario