"Ttipi-Ttapa" |
Silveira eta “Luze”, finalaurrekoetarako lehen sailkatuak
"Bi saiorekin hasi da asteburuan
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 41. edizioa;
arunbatean, Lizarran
eta igandean, Aldatzen.
Lehen saioan Xabier Silveira nagusitu zen
eta
bigarrenean, berriz, Migel Mari Elosegi “Luze”.
Bi bertsolari hauek
zuzenean lortu dute finalaurrekoetarako txartela,
Etxarrirako eta
Elizondorako, hurrenez hurren.
Bizi-bizi hasi zen aurtengo Txapelketa,
oholtzara igo ziren
sei bertsolariek oso saio polita eskaini zuten.
Azkenean, Xabier Silveira lesakarrak lortu zituen puntu gehien,
eta
Etxarriko finalaurrekorako sailkatzea.
Bi urtez Nafarroako Bertsolari
Txapelketarik gabe izan ondoren,
bertsozaleak bertso gosez zeuden eta
lepo bete zuten
Lizarrako Gazteriaren Etxeko aretoa.
140 entzulek segitu
zuten bertatik bertara saioa, horietako askok mozorrotuta,
herrian
inauteria ospatzen baitzen.
Silveiraren atzetik, Erika Lagoma izan
zen bigarren.
Lau urtez Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu
gabe egon ondotik,
Lizarrakoa Lagomaren itzulera izan zen eta maila ona
eman zuen.
Bi hasiberri izan ziren saioan, Eneko
Fernandez lesakarra eta Xabier Maia elizondarra,
eta haientzat izan
ziren, hurrenez hurren, hirugarren eta laugarren postua.
Hala ere,
gertu-gertu izan zituzten hurrengo bi sailkatuak, Saioa Alkaiza eta Josu
Sanjurjo.
Puntuazioa horrela gelditu zen:
Xabier Silveira, 352,5
Erika Lagoma, 340
Eneko Fernandez, 317,5
Xabier Maia, 310,5
Saioa Alkaiza, 308,5
Josu Sanjurjo 307
Asteburuko bigarren saioa Aldatzen izan zen.
Miel Mari Elosegi Luze leitzarrak saioa irabazi eta zuzenean
martxoaren 9an Elizondon jokatuko den finalaurrekora sailkatu zen.
Herriko aretoa goraino bete zuten bertan
elkartu ziren 100 bertsozalek,
ez zen gehiagorik sartzen.
Hasierako
agurra Larraungo Bertso Eskolako kideen eskutik etorri zen.
Horren ondotik, saio puntuagarriari
hasiera eman zitzaion
eta horretan beteranoek beren eskarmentuari fruitu
ederra atera zioten.
Lehia estua izan zen “Luze” eta Jon Barberenaren
artean.
Azkenean, kartzelako ariketa erabakigarria izan zen
eta
leitzarrak lortu zuen lehen postua.
Bigarren, Jon Barberena eta
hirugarren, Iñigo Olaetxea beteranoa.
Bertsolari gazteenen saioa
gorabeheratsuagoa izan zen.
Iker Gorosterrazurentzat izan zen laugarren
postua
eta Patxi Castillorentzat, bosgarrena.
Oskar Sanz de Acedok
seigarren egin zuen Txapelketako bere lehen saioan.
Honako puntuazioak utzi zituen saioak:
Migel Mari Elosegi “Luze”, 338,5
Jon Barberena, 331
Iñigo Olaetxea, 317
Iker Gorosterrazu, 293
Patxi Castillo, 291,5
Oskar Sanz de Acedo, 289,5
Nafarroako Bertsolari Txapelketak
hurrengo asteburuan izango du segida,
Larraintzar eta Iturenen eginen
diren beste bi azken-laurdenekin".
"Ttipi-Ttapa"
2013-2-4
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario