"680 eta 640 kiloko kategorietan ez da
lehian sartu,
baina Amaiurko sokatira taldeak Euskadiko txapelketan
parte hartuko du 600 kiloko kategorian.
Kategoria honetako lehenbiziko
saioa otsailaren 16an,
larunbat arratsaldeko 5:00etan jokatuko da
Ezpeletan (Lapurdi),
Merkatu Plaza ondoko kirol gelan.
Amaiurrekin batera bertze hameka talde
ariko dira:
Ibarra (Gipuzkoa), Abadiño A eta B (Bizkaia), Ñapurrak
(Ezpeleta, Lapurdi),
Murueta (Bizkaia), Baiona (Lapurdi),
Basaburua-Imotz (Nafarroa),
Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia), Txantrea
(Nafarroa), Iparralde (Urduliz, Bizkaia)
eta 6 Conceyos (Asturias,
Espainia).
540 kiloko emakumeen azken saioa ere Ezpeletan jokatuko dute,
orain arte bosna punturekin berdinduak dauden
Ibarra eta Badaiotzek eta
bi puntu dituen Bizindar taldeek.
Bi multzotan banatuak lehiatuko dira
gizonezkoak,
Abadiño A eta Amaiur multzo buru direla.
Multzo bakoitzeko
sailkapenaren arabera, bertze multzokoen kontra ariko dira
eguneko
sailkapena erabakitzeko
(lehenbizikoa lehenbizikoaren kontra, bigarrena
bigarrenaren kontra, etabar…).
Larunbateko lehen jardunaldiaren
ondotik,
600 kiloko bigarren jardunaldia martxoaren 3an jokatuko da
Urdulizko pilotalekuan eta azken saioa martxoaren 9an Ibarrako
kiroldegian.
Emakumezkoen 500 kiloko lehen bi saioak ere orduan jokatuko
dira.
Ondotik, martxoaren 16an jokatuko da
gizonezkoen 560 kiloko txapelketa
saio bakarrean, baina hemen ez da
Amaiur lehiatuko.
Martxoaren 23an, 600 kiloko txapelketa mistoa jokatuko
da Laudion (Araba),
hemen ere eskualdeko eta Nafarroako ordezkaritzarik
gabe".
"Ttipi-Ttapa"
2013-2-15
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario